Nortzuk gara
Bi buru,
agentzia bat
eta mila ideia berri.
Ez ginen betikoa egitera etorri. Gauzak gertutik, zintzotasunez eta irizpidez egitea dugu gustuko. Negozio eta profesionalei hobeto komunikatzen, jende egokiarengana iristen eta zentzuz hazten laguntzen diegu.
Argazki, ideia eta proiektu bakoitzaren atzean gu gaude. Unibertsitatean ezagutu genuen elkar, komunikazioa ikasten ari ginela. Bakoitzak bere bidea hartu zuen arren, beti izan genuen argi noizbait gure bideak berriro elkartuko zirela. Egun hori iritsi da.


Ezagutu taldea


Eider Cortés
Nora Ortega
Gure komunikazioa ulertzeko modua
Komunikazio ona ez da gehiago esatea, zer esan eta zergatik jakitea baizik. Horregatik, bezero bakoitzari bere ahotsa aurkitzen, estrategia ordenatzen eta zentzuz komunikatzen laguntzen diogu.

Nola egiten dugu lan?
Estrategietan sartu aurretik, zure marka ulertu nahi dugu: nor zaren, zer behar duzun eta nora iritsi nahi duzun. Hortik abiatzen da dena.
Desberdintzen gaituena

Misioa eta ikuspegia
Nahasmenentik argitasunera
Zentzuz komunikatzea ez da marka handien kontua bakarrik. Zure negozioak ere badu zer erakutsi, zer esan eta zer partekatu.
Gure bezero guztiekin harreman zuzena dugu, eta horrek prozesuetan arintasun handiagoa ematen digu.
Hurbiltasuna
Freskotasuna
Azkar pentsatu, probatu eta ikasten dugu, beti emaitza hobeak lortzeko.
Guretzat, hitz bakoitzak badu bere zergatia. Zer esan nahi dugun eta zergatik esan nahi dugun ulertzea gustatzen zaigu.
Argitasuna
Konpromisoa
Proiektu bakoitzean buru-belarri sartzen gara, gurea balitz bezala.
Zerbait ez badugu argi ikusten, esango dizugu. Zurekin batera erabakitzen dugu.
Zintzotasuna
Sinpletasuna
Konplexutasuna alde batera utzi, eta komunikazioa errazten dugu.